Euskadi, nora zoaz? zergatik?
1982ko irailean ECO S.A.k (Komertzio eta Iritzi Ikerlanak) bere
bezeroentzat ESTUDIO-MULTIPLE ECO 1 ZKAren lehen liburukia argitaratu
eta eskaini zuen Euskadi, nora zoaz? zergatik? (euskal
ekonomiaren eta gizartearen klabe estruktural eta dialektikoak)
izenburupean. Lehen liburuki horrek CINDU-Euskadiren krisia
(Euskadi izeneko industri hiri baten krisi ekonomiko, sozial eta
politikoa) titulua zuen. Bestalde, 518 orrialde, 137 taula
estatistikoz osatutako eranskina (horietako asko eta asko berezkoak)
24 grafiko eta 21 mapa zituen
Ikerlanaren aurkezpen-liburuxka edo foiletoan ECO S.A.k adierazten zuenez, atsegin handiz azpimarratzen du "ESTUDIO-MULTIPLEren 1. zenbakian erredaktore-taldeak sortutako eta erabat berriak diren kontzeptu eta erreminta heuristiko batzuen aurkezpena sartzen dela, hau da: BIL-DON KONURBAZIOAren egiaztapen estatistiko eta kartografikoa, CINDU-EUSKADIren (Euskadi izeneko industri hiria) aurkikuntza eta mugaketa, etab"
ECO S.A.k ikerlanaren autoreekin -Justo DE LA CUEVA eta
Margarita AYESTARAN euskal soziologoekin, alegia-,
itundutakoaren arabera, hauek testuaren jabetza intelektuala gordeko
zuten, argitalpen horretan (Espainian liburuaren salmenta errazteko)
ez zen soziologo horien izenik agertuko egile bezala, eta ECO
S.A.k testu originaletik argitalpen horretarako komenigarri ez
liratekeen atala edo atalak kenduko lituzke. 1985eko irailaren
5ean, Bilboko Gizarte Ikasketetarako Talde Eragilean (GITE) burututako
prentsaurrekoan, bi euskal soziologoek beren egiletasuna ezagutzera
eman zuten eta, halaber, ECO S.A.ren argitalpenerako kendutako
pasarteak zekartzan testuaren repristinazio bat zabaldu
zuten.
Aurkibide osoa (testuaren sintesi edo laburpena izateko idatzia) honako hau da:
OHAR GARRANTZITSUA: Kontuan izan Euskadi esaten dugunean Hego
Euskal Herriari buruz ari garela, hau da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
eta Nafarroako probintziez bakarrik.
CINDU-EUSKADIren krisia (Euskadi izeneko industri hiri baten krisi ekonomiko, sozial eta politikoa).
Euskadi, nora zoaz? zergatik? (Euskal ekonomiaren
eta gizartearen klabe estruktural eta dialektikoak)
izeneko lehen liburukia.
LEHEN ATALA: ITXURALDATUTAKO INGURUNE FISIKO BALDINTZATZAILEA
2. Ingurugiroaren baldintzapenaren izaera estrategikoaren abantaila.
3. Urbanizazio-prozesuaren azkartasuna, intentsitatea eta hurbiltasuna.
5. Kevin Lynch-en amesgaiztoa eta Frank Lloyd Wright-en diagnostikoa.
6. BIL-DON (Bilbo-Donostia) konurbazioan 100 bizkaitar eta gipuzkoarretik 92 pilatzen dira.
7. BIL-DON konurbazioaren mugaketa eta hazkundea.
8. BIL-DON konurbazioa 1981.ean eta atzera begirako errepasoa 1930, 1950, 1960, 1970 eta 1975eko errolden arabera.
9. BIL-DON konurbazioaren udalerrietako biztanle-kopurua: 1981.urtean BIL-DON konurbazioko berrogeita bi udalerri ez ziren 10.000 biztanleko kopurura iristen.
10. Laudio-Amurrio-Urduña "korridore"aren kasua.
11. Gernika-Lumo. Oraindik Bizkaian edo Gipuzkoan BIL-DON konurbazioak irentsi ez duen 10.000 biztanle baino gehiagoko "irla" bakarra.
12. 100 arabarretik 85 eta 100 nafarretik 53 hirian bizi da.Euskal hirien barneko azpisistema.
13. Gasteiz, espainiar Estatuko txapelduna biztanle-hazkundeari dagokionez.
14. Iruñeko metropoli-gunea eta Nafarroako hiri batzuk. Nafarroa desberdina da, baina ez hainbeste.
15. Euskadi hiria da.
17. 1900. urtetik aurrera hogei aldiz biderkatu zen 10.000 biztanle baino gehiago dituen herrietako euskaldunen kopurua.. Hogei urtetan (1950-1970) ia milioi bat biztanletan areagotu da kopuru hori.
18. 1900. urtean lau euskaldunetik bat bakarrik bizi zen udalerri urbanoan. 1981ean, berriz, lautik hiru biziko dira udalerri urbanoan.
19. 1981. urtean bi euskaldunetik bat hiri handietan bizi da (50.000 biztanle baino gehiago dituzten hirietan, hain zuzen). 1900. urtean, aldiz, hamar euskaldunetik bakarra bizi zen horrelako hirietan.
20. Euskadiko udalerri urbanoen hazkundearen zakarkeri eta bizkortzea.
21. 1981. urtean kilometro karratuko mila biztanle baino gehiago dituzten hemezortzi udalerri. Horietatik zazpik, 5.000 biztanle baino gehiago.
22. Udalerri urbanoaren kontzeptua eztabaidatuz.
23. 3.001etik 10.000 biztanle bitartean dituzten euskal udalerri askoren hiri-izaera. 100 euskaldunetik 90 hiritarrak?
25. Muturreko kasu baten adibidea: Eibar eta Ermua.
26. Santurtzi Zaharraren adibidea.
27. Euskal gunearen itxuraldaketa-suntsiketa.
29. Bilbo Handiaren defizit nagusiak: Beharrezko parke eta lorategien %92, beharrezko kirol-ekipamenduaren %50, soziokulturalaren %37, irakaskuntzaren %32, osasun zerbitzuen %24, sorospen-zerbitzuen %23.
30. 1974.urtean, ia hogeita hamazazpi mila milioi pezetakoa zen ekipamendu sozialen defizita Euskadin. 1981.urtean, berriz, -egindako kalkuluen arabera- bostehun eta hogeita bost milioikoa izango da defizita, eta, gainera, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokionez bakarrik.
31. Defizitaren zergatiak: inbertsio publikoaren eskasia, prozesuaren abiadura, "garapen-eredua".
33. EEBBetako Gobernuaren txostena 2000.urteari buruz.
34. Ur-kutsaduraren eta hirietako jende-pilaketaren arazoak "munduan 2000. urtean".
35. Bizkaiko biztanleriaren ezohiko hazkundea XIX. mendean, Bilboko itsasadarrean, batez ere.
36. Bilboko itsasadarraren garbitasun- eta osasun-egoera beldurgarria XIX. mende bukaeran.
37. Bilboko itsasadarrak hirurehun mila tona polutzaile aireratu 1973.urtean.
39. Anomia eta anomia-frustrazioa.
40. Lau erantzun: Eraberritzea, erritualismoa, atzerakuntza, eta errebelamendua.
41. Kutsadura psikologikoa eta soziologikoa. Psikologikoki osasunaren kalterako diren guneak.
43. Baloreen arazoa.
44. Euskal gizarte tradizionalaren gelditzea.
46. Arabarren %74 Gasteizen biltzen den bitartean, Donostiak Gipuzkoarren %25 biltzen du soilik.
47. Neurri hobeak: hierarkizazio funtzionala, zentralitatea, etab. Gipuzkoa, hiri-eskualdea.
50. Euskararen atzerakada mendeetan barrena.
51. Hizkuntza-eremuak 1975. urtean. 300.000 euskaldun 10.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan.
10. Kapitulua: BI EUSKALDUNETIK BAT ETORKINA DA.
53. Euskal hirietako biztanleen erdia baino gehiago etorkina da.
54. Inmigrazioaren eragina oraindik handiagoa da. Etorkinen seme-alabak eta adin-piramideak.
55. Migrazio-saldoen metodoa. 470.000 eta 560.000 etorkin, gutxi gora-behera, 1950etik 1975era doan epean.
56. Bilbora eta bere industri eta meatzaritza-zonara datorren etorkin-uholdea XIX. mendearen azken laurdenean. Bizkaitarren laurdena etorkina, 1900. urtean.
58. Etorkin gehienak Euskadin Iberiar Penintsulako Ipar-ekialde koadrantetik datoz.
59. Euskaldunen herena, geografikoki dinamikoa: Euskadin jaiotako 673.701 pertsona, jaio ziren tokitik kanpo erroldatuak 1975. urtean.
60. "Euskal deiturak" edo etorkinen seme-alabak.
61. Bi komunitate al daude Euskadin?
63. "Gelditze"aren errudun ez da hazkunde begetatiboa.
64. 1970 eta 1975 urteen bitartean, Euskadin beren lurraldetik kanpo jaiotako biztanleak 70.000 gehiago izango dira.
65. 1975-1981 urteak: Euskaditik emigratu egiten da.
13. Kapitulua: EZTI GOZOKO ABARASKA BATERA...
67. Euskadin Espainian baino gauza gehiago zeuden (eta daude).
68. "Per capita" errentaren adierazle mitikoa: 1955ean espainiar errenta bikoiztuz.
70. Industriak ere gehiengo absolutua zuen 1975. urtean Euskadiko Barne Produktu Gordinaren sorreran.
71. Behin betiko mapa bat: Pablo Becerrarena. Euskadi industri hiria da.
72. CINDU-EUSKADI, Euskadi industri hiria.
73. Industrializazioa eta urbanizazioa: Euskadi azaltzeko bi erreminta kontzeptual.
75. Euskal siderurgiaren ameskeria saihestezina.
76. Meatzaritza edo esplotazio kolonial nagusia. Euskadiren sartzea munduko katea-maila inperialistaren barruan.
77. Bi bider berria den klasea Euskadin: Industri proletalgoa.
78. Gipuzkoako industrializazioaren "eredu" berezia.
79. Merkataritza-untziteria eta untzigintza. Horien harremanak euskal meatzaritza eta siderurgiarekin.
80. XIX.mendeko azken hamarkadaren bidegurutze nagusia: norabide-aldaketa erabakigarria eta euskal industri burgesia handiaren integrazioa espainiar estatuaren klase-bloke dominatzailean.
81. "Beste" burgesia eta "beste" proletalgoa Euskadin. Lehen euskal nazionalismoa.
82. Karlistadak. "Jauntxoak", herri-masa eta bitartekotza.PNVn duen oihartzuna eta "beste proletalgoa".
83. XX. mendeari begira.
85. Euskal kapitalismoaren izaera monopolista berrindartu egiten da eta burgesia eusko-espainolista indarra hartzen doa espainiar Estatuaren klase-bloke dominatzailean.
87. Langileen eta nekazarien egoeraren okerragotzea. 1917ko greba.
88. Euskal nazionalismoak lortutako hauteskunde-arrakasta, PSOEren "hauteskunde-iruzurra" eta bere ituna oligarkia eusko-espainolistarekin.
89. Lehen Mundu Gerraren ondorengo krisia eta ofentsiba patronala.
90. Oligarkia eusko-espainolistaren botere ekonomikoaren kontzentrazioa.
91. Euskadik industrializazio-prozesuarekin jarraitzen du Primo de Riveraren diktadura-garaian.
92. Munduko krisi ekonomikoaren eta krisi politikoaren pilaketa Errepublika-garaian.
94. Noiz amaitzen da garai hau? Ez 1951. urtean, ez 1953-54 urteetan, ezta 1955-56 urteetan ere: 1959an.
95. Euskal industriaren kontu berezia "Euzkadi gorri-separatista" deiturikoan, eta 1936-1937ko espainiar Konfederazioa.
96. Euskal industriaren arrakasta ikusgarria gainerako gerra zibiletik geratzen den gainerako denboran, , frankistak Bilboz jabetuz gero.
97. Burgesia eusko-espainolistak Euskadiko industriaren (eta gauza guztien) nagusitza berrartzen dueneko jarrera eta planak.
98. Euskal industria baldintzatzen duten hiru gertakari berrogeigarrenhamarkadan: Gosea, korrupzioa eta errepresioa.
99. Bi aldaketa: 1945 eta 1951. Ekonomia mundialaren eragina.
100. Euskal industriaren bilakaera 1939tik 1959ra doan epean: izakiaren eta kontzientziaren arteko gatazka.
101. Industrializazioak eragindako euskal ekonomiaren eraldaketak garai autarkiko frankistan. Bere azalpen estatistikoa.
103. Gai bat berreskuratu: Kontzertu Ekonomikoak, euskal puzzlearen funtsezko osagarri.
104. Araba eta Nafarroako industrializazio azkarraren hasiera eta Kontzertu Ekonomikoen faktorea.
105. Euskadiko "baldintza espezifikoak". Frankisten errepresio amaigabea eta ETAren agerpena.
107. Euskadiko Barne Produktu Gordina espainola baino azkarrago hazten da. Araba eta Nafarroakoak, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaikoak baino azkarrago.
108. Arabako industrializazio azkarra, Nafarroako industrializazio garbia. Elkarrekin, bi probintzia horiek Euskadiko industri produktuaren %25 sortuko dute 1969. urtean.
109. Arabak bikoiztu egingo du biztanleria aktibo industriala.Nafarroan %47 ugarituko da. Bizkaian eta Gipuzkoan %27 eta %16, hurrenez hurren.
110. Dominazio-sistemaren insufizientzia hirurogeigarren hamarkadan eta hiru erresistentziak: langileak, eliza eta ETA.
111. 1967-1969: "Ereduak" porrot egiten du, krisiak ugaritu eta inkubatu egiten dira, errepresioa areagotu egiten da, baita euskal erresistentzia ere.
112. Aurreko orrialdeen garrantzi estrategikoa oraina ezagutzeko eta espainiar "mirari ekonomikoa" ulertzeko.
113. Hirurogeigarren hamarkadako euskal industrializazioaren berezitasun bat: Arrasateko kooperatibismoa.
114. Hirurogeigarren hamarkadako euskal industrializazioaren beste berezitasun bat: Nafarroako industri sustapenaren programa.
115. Euskadiko hirurogeigarren hamarkadari epitafioa: hamarkada horrek inkubatu zituen hirurogeita hamargarren eta laurogeigarren hamarkadetako krisi guztiak.
117. Berria: Euskadiko Barne Produktu Gordina espainola baino geldiago hazten da. Nafarroa eta Arabaren moteltze handia eta Bizkaiaren mantentzea.
118. Euskadiko industri hazkundearen moteltzea.
119. Petrolio-krisia gertatu aurretik hasi zen industri inbertsioen jaitsiera Euskadin.
120. Atzerriko kapitalaren sartzea Euskadin.
121. "Desberdina" den Nafarroaren agerpen ikusgarria: langile-borrokaren eta frankisten aurkako erresistentziaren bultzatzaile.
123. Euskal industri Apokalipsiaren zazpi zaldizkoak: gainpilaketa, metaketa, deskapitalizazioa, desekonomiak,kontrolik eza, azpitertziarizazioa, plangintza falta.
124. Errenta osoaren (-%3) eta "per capita" errentaren (-%10) atzerakada eta murrizketa Euskadin 1973-1979 urteen artean.
125. Euskadiko famili errenta erabilgarri osoa %9 jaitsi zen eta, "per capita" errenta, berriz, %15, 1973-1979 urteen artean.
126. 1981eko abendua: 269.100 langabetu Euskadin. Lau langiletik bat (%24), langabezian.
127. Zergatik krisia? Tesi baterako hiru faktore: industri egitura, kanpo-harremanak eta gainbeherazko sentiberatasuna.
129. Tabu den gaia: "independentisten" eta "ia independentisten" %47 (%61, beste zenbaketa batzuen arabera).
BEHIN-BEHINEKO ONDORIOAK: EUSKADIREN KRISIA ETA ESPAINIAR ESTATUAREN DESTINOA.
LORBIDEk itzulia euskarara